Frustazioarekiko tolerantzia tailerra

DBH4ko EKONOMIA ikasgaiko ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako EGIN ETA EKIN programan parte hartuko dute. Programa honek negozio-plan baten bidez funtsezko balio pertsonal eta profesionalen garapena sustatzen ditu, hala nola sormena, talde-lana, gatazken konponbidea, komunikazioa, autokonfiantza eta erabakiak hartzea. Gaurkoan, programa horren barruan FRUSTAZIOAREKIKO TOLERANTZIA lantzeko tailerra izan dute programako teknikariaren eskutik. 

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

4. mailako ikasleek, gaztelania eta literatura ikasgaian,  prestatutako testuekin erakusketa bat prestatu dute eskolako pasabideetan. Lan txuna egin dute benetan.

OOGrako gurasoak hautatuta

Auten OOGko kide batzuen berriztatzea egitea dagokigu. Ikastetxeko gurasook bozkaketa egin duzue eta hautatuen zerrenda ikastetxeko ohar taulan argitaratu da nahi duenak ikusi ahal izateko.

Irakasleok Euskaraldiarekin bat

Markina BHIko irakasleek bat egin dute Euskaraldia ekimenarekin eta talde argazkia egin dute  horretarako.

Euskaraldia bultzatzeko artelana

Plastikao irakasleak gidatuta Euskaraldia bultzatzeko asmoz arte instalazio bat prestatu dute ikasleek eskolako hallean. 

Ikasle laguntzaileak

Ikasturte honetako ikasle laguntzaileak hartu dute prestakuntza dagoeneko. Elkarbizitza arazo arinak zuzentzen edo konpontzen laguntzeko taldea da. Beraien laguntza beharko balu ikasleren batek haiengana hurbildu eta kudeatuko dute egoera.
 

Ondarruko arrain lonjan

3.mailako taldeetako bat Mutrikura joan zen bitartean bestea Ondarruako arrain lonja ikustera joan zen.

                                                            

Mutikuko olatu planta

Atzo DBHko 3.mailako ikasleak Mutrikura joan ziren bertako olatu planta ezagutzera. Proiektu komunitario ikasgaian itsasoa lantzen ari dira eta itsasoa energi iturri modura nola erabil daitekeen aztertu eta hausnartu zuten bertako gidaren laguntzarekin. Oso aberatsgarria izan zen bisita.

                                                      

Kultur agenda

Asteburu honetarako kultur agenda hau da:

Zibermanagerak ikastetxean

4. mailako ikasleek Pantallas Amigas elkartearekin egindako Zibermanaiers prestakuntzaren inplementazioa egin dute gaur lehen mailako taldeetan. Bertan prestakuntzan eskuratutako trebetasunak landu dituzte eta ziberbizitzan, internetean, aurki ditzaketen araso eta egoeren berri eman diete ikasle gazteenei. Giro onean eta berdine arteko elkarlanean ari dira.

                                          

Zugaztietan egonaldia

2. mailako ikasleak Zugaztietan 3 gaueko egonaldia egingo dute eta pelikula baten fase desberdinakl landuko dituzte bertan. Asteazkenetik ostiralera egongo dira han eta elkarlanean garatuko dute proiektua pelikula bat zerotik grabatzea lortu arte.

                                 

Zumaiako flysha ezagutzen

Atzo Markina BHIko 3.mailako ikasleak Zumaiara joan ziren. Bertan, Euskal Herriko eta munduko altxor geologiko erraldoia ezagutu eta gozatu zuten.

                                                            

Gorbeiako Natur Parkera bisita

Atzo, azaroak 2, lehen mailako ikasleak Gorbeiara joan ziren bertako ekosistemak ezagutu eta landare zein animalia desberdinak identifikatzera. Eguraldia lagun egun polita pasatu zuten.

                                        

OOGaren berriztapena

Aurtengo ikasturtean OOGa edo eskola kontseilua berriztatzeko bete beharra daukagu. 

Prozesua abiatu dugu dagoeneko eta eskolako ohar taulan argitaratu dugu guraso hautagaien zerrenda. Nahi duena gerturatu daiteke eta kontsultatu. Horrez gain, informazio edo argipenik beharko bazenute deitu beldur gabe ikastetxeko idazkaritzara.

                                               

Ziberbizikidetza tailerra

Aste honetan zehar ziberbizikidetzari buruzko tailerra izango dute eskolako ikasle guztiek. Tailerra Pantallas amigas elkarteak emango du eta ikasleek sarean izan ditzaketen jarrera desegoki eta arazoiei buruz hausnartuko dute.

Auzolan polita

Ostirala eta larunbata Nafarroako erreberan eman ditugu 4. mailako ikasleekin. Bertan, Nafarroako hezkuntrza publikoan euskararen egoera zein den ikusi ahal izan genuen bertatik bertara Kaparrotsuko eskola bisitatuz eta D ereduan matrikulatutako 27 ikasleekin egindako trukean. Gero Errigorako auzolanean parte hartu eta asteburu gogoangarri bat igaro dugu. Gora euskara eta gora Markina eta inguruetako gazteria. Lan itzela egin dute.

                  

                  

Asteburu honetarako agenda

Aste honetan ere prestatu dute ateburu honetarako kultur agenda Euskal Kultura ikasgaigo 4. mailako ikasleek.

Nafarroako erriberara auzolanera

Bihar Markina BHIko 4. mailako ikasleak Nafarroako erriberara joango dira Errigora proiektua ezagutu eta haiek antolatu duten auzolanean parte hartzera. Elikadura subirautza bultzatzearekin batera euskararen aldeko proiektua ezagutu eta indartuko dute.

Drogei buruzko tailerra

DBHko 4. mailako ikasleek drogen ezagutza eta prebentzioari buruzko tailerra izan zuten atzo.

Mogelen pausoen atzetik

Laugarren mailako ikasleek bisita gidatua egin zuten atzo Markinako hiribilduan zehar, Uhagun Kulturguneko Aintzane Gandiagak gidatua. Ibilbidean ilustrazio garaitik elementu desberdinak ezagutu eta mogeldarren bizitza aztertu zuten.

                                                            

 

                                                                                             

— 20 Items per Page
1 - 20 erakusten 28 emaitzetatik.