Heziketa afektibo sexuala

Nori zuzenduta dago?

Ikastetxeko talde guztiei

Noiz eTa zenbat saiotan GARATUKO da?

Urtarrilean eta otsailean landuko da eta sei saio izango dira talde bakoitzarekin.

Noren eskutik egingo da?

Azken urteetan bezala, aurten ere "Guztiok" taldea izango da ardura hartuko duena.

 

Adimen emozionala

Nori zuzenduta dago?

Ikastetxeko talde guztiei

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Iraila, Urrian eta azaroan landuko da eta sei saioko iraupena izango du talde bakoitzarekin.

Noren eskutik GARATUKO da?

Aurtengoa programa hau landuko den bigarren urtea izango da. Eider Perez coach-a izango da arduraduna.

 

Ikasle laguntzaileak

Nori zuzenduta dago?

Ikastetxeko ikasle guztiei.

ZEIN DA PROIEKTUAREN HELBURUA?

Gure ikasleak gatazketan bitartekari lanetan trebatzea, eta elkarren "laguntzaile" bihurtzea.

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Programa hau ikasturte osoan zehar garatuko da. Ikasle laguntzaile izango direnak zozketaz aukeratuko dira. Ondoren berariazko formazioa jasoko dute, eta hilero-hilero geratzen diren kasu guztien jarraipena egingo da.

Noren eskutik GARATUKO da?

"Bitarbask" bitartekaritzarako elkartea izango da programa hau garatzen lagunduko diguna.

 

Ziberbizikidetza

Nori zuzenduta dago?

DBH 1., 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzentzen zaie progama hau

ZEIN DA PROIEKTUAREN HELBURUA?

Internet eta beste IKTen erabilera segurua eta osasuntsua sustatzea, baita nerabezaroan hiritartasun digital arduratsua indartzea.

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Urrian eta azaroan, talde bakoitzari saio bi.

Noren eskutik GARATUKO da?

"Pantallas Amigas" erakundea izango da progama hau bideratuko duena.

 

"Zybermanagers" programa

Nori zuzenduta dago?

DBH 4. mailetako ikasleei zuzentzen zaie progama hau

ZEIN DA PROIEKTUAREN HELBURUA?

Ikasleak interneten erabilera seguruan eta osasuntsuan trebatuko dira, eta ondoren eurak izango dira lehen mailako ikasleei gai horietan formazioa eskainiko diotenak, euren "manager" bilakatuz.

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Urrian eta azaroan. Ikasleek formazio orokorra jasoko dute saio bitan. Ondoren zibermanager izendatutakoek formazio espezifikoa jasoko dute, eta azkenean lehen mailako ikasleei gai honi buruzko trebakuntza eskainiko diete.

Noren eskutik GARATUKO da?

"Pantallas Amigas" erakundea izango da progama hau bideratuko duena.

 

Drogen ezagutza eta prebentzioa

Nori zuzenduta dago?

DBH 4. mailako ikasleei

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Urrian landuko da, eta saio bi edukiko dituzte ikasleek

Noren eskutik GARATUKO da?

Lea-Artibaiko Mankomunitatea  da programaren  arduraduna eta gazte hezitzaileekin landuko da.

 

Mugikorren erabilera egokia

Nori zuzenduta dago?

DBH 3. mailako ikasleei

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Maiatzean landuko da, eta saio bi edukiko dituzte ikasleek

Noren eskutik GARATUKO da?

Lea-Artibaiko Mankomunitatea  da programaren arduraduna eta gazte hezitzaileekin landuko da.

 

Jolas kooperatiboak atsedenaldietan

Nori zuzenduta dago?

DBH 1 eta 2. mailako ikasleei

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

Apirilila-maiatzan 4 jolasorduetan landuko da

Noren eskutik GARATUKO da?

Lea-Artibaiko Mankomunitatea da programaren  arduraduna eta gazte hezitzaileekin landuko da.

 

Irakurketa Proiektua

Nori zuzenduta dago?

Ikastxeko ikasle guztiei

Noiz eTa zenbat saiotan landuko da?

 Irakurketa Proiektuaren  barruan hainbat ekintza egiten dira ikasturtean zehar.

 Euretariko bat egunero-egunero 15 minutuko irakurketa gela barruan.

Beste batzuk: Bereziki aukeratutako Komikien, albumen...irakurketa taldean. Irakurri behar diren liburuen mailegua.

                       Hitzaldiak, filmeak, tailerrak...maila bakoitzean ezarritako gaiaren arabera

                       "Proiektu Komunitario" ikasgaia Irakurketa Proiektuarekin lotuta dago.

Noren eskutik GARATUKO da?

Markina BHI da arduraduna, beti ere Markina-Xemeingo Herri Liburutegia aholkulari dugularik.