RSS

DBH1eko ikasleek ere ikasturteari agur esateko Mendexan zehar ibili ziren azken abenturak bizi izaten Janirek bideo eder honetan bildu zuen eran:

 

23-24 ikasturteari agur esateko, urtero moduan, azken lau urte hauetan gure ikasleak izandakoei agur esateko ordsua ere heldu zaigu. Euren hurrengo urratsak gure ikastetxetik kanpo emango dituzte eta hori gertatu aurretik Graduation Day-a ospatu dute.

Zorte on eta ANIMO!

23-24 kurtsoak bere azken egunetan daukagun honetan maila guztietako ikasleak irteera eta tailer ezberdinak burutzen ari dira.

Gure irakasleek horien berri emateko ondorengo material grafikoa prestatu digute eta oso eskertuta gaude egiten ari diren lan bikain horregatik. Gozatu ba ikusentzuneko hauekin:

Pasa den barikuan, Maiatzak 31, gure ikastetxean urtean zehar ibilitako Alainai agur esan genion.

Alain, kurtsoan zehar ikaslea eta baita irakasleen artean ingelesezko mintza praktikak bultzatzen ibili izan da eta orain agur esateko momentua heldu zaigu. Hilabete hauetan gure ekintzetan dosfrutatzen ere ikusi izan dogu ondorengo bideoan ikusi ahal dozuen eran.

 

Agur Alain, ikusi arte!!!

Ostiralean, maiatzak 24, 4DBHko EKONOMIAko ikasleak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako EGIN eta EKIN programaren sari-banaketa ekitaldian parte hartu zuten BECen.
 
Ikasturtean zehar, ikasleek, ekintzailetza sustatzeko enpresa proiektu ezberdinak garatu dituzte eta,  eskualdeko ekintzaile eta enpresak  ezagutzeko aukera izan dute.
 
Aurten, aurkeztutako proiektuek, saririk izan ez badute ere,   jasotako esperientziak eta ikasitako guztiak,  merezi izan dute.
 
 
Maiatzaren 23an DBH1eko ikasleek historiaurreko aldi ezberdinetako giza taldeen bizi
moduari buruz prestatu zituzten antzerkiak antzeztu zituzten: Goi-Paleolito, Neolito eta Metal Aroko giza talde ezberdinen ohiturak, artea, errituak, gizartea, elikadura... azaltzen zituzten bertan.
Primeran pasatzeaz gain, historiaurreko gizakiak hobeto ezagutu eta ulertzea lortu genuen era honetan. Argi dago artista itzelak ditugula gure artean!!!!
 

Gure DBH1eko ikasleak Oiasso museoara bisita egitera joan ziren pasa den asteartean eta ederto ibili ziran ondorengo bideoan iksi dezakezuen moduan:

OIASSO MUSEOA de Gorka Camara Hierro

 

DBH4ko gure ikasleek NAGUSIEN EGOITZAra bisitak egiten jarraitzen dabe eta giro ederrean:

DBH4 NAGUSIEN EGOITZAN de Gorka Camara Hierro

MAIATZAK 17, HOMOFOBIAREN, LESBOFOBIAREN ETA TRANSFOBIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik. Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela sexuorientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitor zitzan gizarteak berak. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBIQ+ pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.

1990etik hona, asko egin du aurrera legeak, sexuorientazioa eta/edo generoa edozein dutela ere pertsona guztiek eskubide berdinak izateko; LGTBIQ+ kolektiboetako pertsonak gainerakoekin berdintzen dituzten legeak onartu dira. Gizarteak ere aurrera egin du bide horretan; oro har, gizarteko kideen sexualtasun motak eta generoa bizitzeko askotariko erak modu irekian adierazi ahal izateko espazio sozialak gero eta gehiago dira.

Legeak aldatu eta gizarteak aurrera egin arren, LGTBIQ+ kolektiboko pertsona askok jasaten ditu oraindikorain bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria. EAEko gizarteak, beraz, bide luzea dauka aurrean, berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortuko badu. Zoritxarrez, aurreiritziak, uste faltsuak,estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa oraindik ere gizarteko sektore askotan sakon errotuta daude.

LGTBIQ+ kolektiboko pertsona askok (nagusiki lesbianek, transexualek, adintsuek edo desgaitasuna duten pertsonek) ezinikusia eta ez ikusiarena egitea jasaten dute, eta horien aurkako eraso fisikoek gora egin dute gure hirietako kaleetan; horrelakoek agerian uzten dute nork bere sexualtasunaren nahiz generoaren arabera bizitzeko askatasun egiazkorik ez dagoela, eta berdintasuna zein bereizkeriarik eza falta direla.

Hala, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egitea askatasuna, duintasuna eta giza eskubideak defendatzea da. Aniztasunak aberasten gaitu; horrenbestez, LGTBIQ+ kolektiboko kideek jasaten duten bazterkeriaren eta indarkeriaren aurka egitea gizartearen garapena bultzatzea da; alegia, inklusioaren alde eta bazterkeriaren aurka egitea, eta errespetu zein berdintasun handiagoko gizarte bidezkoa lortzeko bidean urratsak ematea.

Gure ikastetxean ere egun hau beste barik pasatzerik ez dogu gura izan eta LGTBIQ+ kolektiboarekiko babesa eta maitasuna erakutsi nahi izan dugu.

ITURRIA: www.euskadi.eus

Atzo gure DBH2ko ikasle taldea Gasteizen zehar ibili ziren bertako altxorrak aurkitzen eta lan hortan ari zirela Ken Folletekin ere topo egin zuten, hona hemen guzti horren froga grafikoa:

Gure DBH3ko ikasleak atzo Albaola batean egon ziren eta XVI. mendeko itsasontzietako bizimodua ezagutzeko aukera izan zuten.

Ondorengo bideoan bertan ikusi zutena zuek ere ikusgai daukazue.

 

Azken urteetan bezala, aurten ere DBH1eko ikasleak Arditurri eta Soinuenea ezagutzera joan dira eta irteera horretan gertatutakoak ondorengo bideoan ikusgai dituzue:

 

Kaixo!
3.mailako Adierazpen Artistikoko ikasleekin Murales Lian ikustera hurbildu gara. Lian Markinan margotzen dagoela aprobetxatuz berarengana joan gara nola lan egiten duen ikustera. Ikasleek bera ezagutzeko aukera izan dute eta elkarrizketatxo motza ere egin diogu.

Plazer bat izan da Lian, laster ikusiko dugu elkar.

Gure DBH1eko ikasleek gaur ere ekimen berezia izan dute ikastetxean, Talentatu programaren baitako STEAM tailerra izan dute EHUko irakasleek emana. Hona hemen froga grafikoa:

TALENTATU STEAM by Gorka Camara Hierro

 

Azken egunetan DBH1eko ikasleak klima aldaketa eta honek gure inguruan dituen ondorioak lantzen ibili dira. Lan horren emaitzak gure ikastetxeko sarrera eremuan ipinitako erakusketan ikus dezake hurbiltzen den orok. 

Lan bikaina eskeintzen digute berriro ere!

Aste honetan, 2DBHko ikasleek, gizarte ikasgaian, "Erdi Aroko gizartea eta bizimodua" landu ondoren, Erdi Aroko pertsonai ezberdinen paperean sartu dira eta, antzerki proiektu bat gauzatu dute. Hiru antzezlan ezberdin egin dituzte; " Feudalismoaren sorrera", "Gizarte estamentala"  eta "Hirietako bizimodua" hain zuzen ere. Bikain eta gustora aritu izan dira. Asmoa, 1go DBHkoei ere ikuskizuna luzatzea izago da.

Atzo DBH 1eko ikasleak goiz zoragarria pasatu zuten Zumaiako Flysch-ean eta bertako bizidunetaz asko ikasi ahal izan zuten.
Hemen daukazue atzoko goizaren laburpena!

 

Ondo merezitako deskantsua hartu aurreko egun hauek oso intentsidade handikoak izaten ari dira gure ikastetxean.

Horren adibide garbiena atzokoa izan zen, goizean Korrika txikia burutu zen herriko beste ikastetxeekin batera eta arratsaldean KORRIKAren bisita izan genuen. Honen inguruan gure ikastetxean bizi izandakoa hurrengo bideoan bildu dogu:

Gure DBH3ko ikasleak ere eskiatzeko irteera izan duten egunotan eta pena bakarra elur falta izan da. Hori dela eta atzo arinago bueltatu ziran ikastetxera arratsaldeko KORRIKA-aldian parte ahal izateko.

Horrez gain bihar antzerkia, hitzaldia,... eta ekintza gehiago geratzen zaizkigu oraindik ere, animo!!!

 

Martxoak 17ko domekan, Bekobenta eskolako D.B.H.4-ko ikasleek zesta-puntako jaialdi bat ospatu zuten ikasbidairako dirua lortzeko. 

 

Jaialdi horretan bi kiniela eta partidu profesional bat jokatu ziren, eta tabernan pintxoak, bizkotxoak eta edariak eskeini ziren ikusleentzako. Baita otzara eder baten zozketa.

 

Bi kinieletan sei taldek jokatu zuten, talde bakoitzean bi jokalarirekin.

Lehengo kinielan talde laranjak irabazi zuen. (Erika Mugartegi eta Jon Bustinduik osaturik)

eta bigarren kiniela talde gorriak (Txomin Landaluze eta Kirmen Etxaburuk osaturik). Partidu profesionalean Salegi-Javier bikoteak irabazi zuen. 

 

D.B.H.4-ko ikasleek eskerrak eman nahi dizkizuegu jaialdira etorri zineten ikusle guztioi, zuen laguntza gabe ezinezkoa izango zelako ekitaldi hau aurrera eramatea.

Esker berreziak Zuzendaritza Taldeari eta  Leyre ikasketa burua-ri bereziki, beraren laguntza barik ezingo zelako aurrera eraman jaialdi hau.

               Gure ikastetxeko frantseseko hautazko gaia aukeratu izan dutenen ikasleekin Bordelera irteera burutzen ari da gaurtik hurrengo zapatura arte. Goiza bidaiatzen pasa ostean Berdeletik ondorengo mezu eta irudiak bidali dizkigute:

Le groupe de francais est arrive a Bordeaux.

                        Bien bitartean, eguneko irteerak ere burutu dituzte beste hautazko ikasgaiak aukeratu dituzten DBH3ko beste ikasleek ere, baina hauek gertuagoko parajeetan zehar ibili dira: