Aste honetako kultur agenda

Hitzaldia

Erabilera bisita

Gaur, DBH 4ko ekonomiako ikasleek, Erabil lantegira joan dira bisitan. Egin eta Ekin proiektuaren barruan txertatutako ekintza da.

 

 

Ekintzalea ikastetxean

Atzo, DBH 4ko ekonomiako ikasleek, Eneko Arrate ekintzailearen bisita izan zuten. Egin eta Ekin proiektuaren barruan txertatutako ekintza da.

 

Borrokarako eguna

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Markina BHI ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileok kontsentrazioa egin dugu jolastorduan. Aldarrikapenak eta giro onak bat egin dute.

 

       

 

Kultur agenda

Asteburu honetako kultur agenda ere bete beteta dator. 4. maolako Euskal kulturako ikasleek prestatu digute oraingoan ere.

Familiei egindako inkestaren emaitzak

Bi urterik behin ikastetxeari eta honen lanari buruzko inkesta betezea eskatzen zaie bai ikasleei, bai familiei. Inkestaren emaitzak aztertzeak zer eta nola hobetu hausnartzeko aukera  ematen digu familiei eta ikasleei ematen diegun zerbitzua garatuz.

Ondorengo bi loturetan ikus ditzakezue familiek betetako inkesten emaitzak:

Euskaraz betetako inkesten emaitzak

Gaztelaniaz betetako inkesten emaitzak

Aurrematrikulazio garaia

Kultur agenda

ASte honetarako kultur asgenda ere prestatu dute Euskal Kultura ikasgaiko ikasleek.

Kultur Agenda

Hau da aste honetarako prestatu dutena

Kultur agenda

Hau da, Euskal Kultura ikasgaiko ikasleek, aste honetarako prestatu diguten kultur agenda.

Herri kirolak lantzen

Azken aste hauetan Gorputz Hezkuntzako ikasgaian herri kirolak landu dituzte maila guztietako ikasleek. Euskal Herri Kirol Federazioaren lankidetzarekin burutu da ekimena.

            

Gabonetako jaialdiko txapeldunak

Gabon aurreko azken egunean burututako ikuskisuneko talde onenek saria eskuratu dute. Sari banaketa asteazken honetan izan da egunean bertan denbora gainera etorri bait zitzaigun. 

                        

Zorion agurren postalen lehiaketako irabazleak

Azteazken honetan hartu dute zorien agur lehiaketako irabazleek dagokien saria. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako postan honenak saritu dira.

                             

 

Gabonetako jaialdia

Gabonetako jaildian ikasleek beraien talentua erakutsi dute, eta nola ez, irakasleek ere bai. Sari banaketa bueltarako utzi dugu denbora gainera etorri zaigulako.

                           

 

                          

 

                          

Zorion agur postalak

Plastikako ikasgaian zorion agurren postalak landu dituzte. Hauek dira gure ikasleek sortutako lan batzuk.

                             

Ikasle guztien lanak ikusi nahi badituzue lotura honetatik hel zaitezkete bideora:

https://drive.google.com/drive/folders/1xZcWrztBiY1_60CU2bQYgJbkkr5pzCJY

 

Saski baloi txapelketa

Gaur jokatu da Saski baloiko txapelketako finala eta laugarren mailako mutilak izan dira irabazleak. Zorionak beraiei!

Kultur agenda

Hemen duzue asteburu honetarako kultur agenda.

Giro polita Berriatun

Zapatuan giro ezin hobea solrtu zen Berriatuko frontoian. Markinako eta Ondarroako ikasleak nor baino nor aritu ziren pelotan. Lortutako dirua ikasturte honetako ikas bidaia finantziatzeko baliatuko da. Eskerrik asko frontoira hurbildu zineten guztioi.

                                                  

 

                                                  

 

                                                  

Durangoko azokara txangoa

Laugarren mailako ikasleek txangoa egin dute Durangoko Euskal liburu eta diska azokara.

— 20 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 1 - 20 de 50 resultados.